OndareBox Plataforma

Kudeatu zure proiektuaren dokumentazio guztia: tour birtuala, 3D eskanerra, puntu-hodeien bisorea…

MURGIL ZAITEZ 3Dan

OndareBoxek tresna ezberdinak biltzen ditu; hala nola, puntu-hodeiak online bidez ikustaraztea, 3D sareak edota zure ondare eraikinen tour birtualak gauzatzea inolako software edo ekipo berezietan inbertitu beharrik gabe.

IKUSARAZI

Ikusarazi modu intuitibo batean zure puntu-hodeiak, 3D sareak edota zure ondare eraikinen tour birtualak.

HARTU NEURRIAK

Zure eraikinaren informazio geometrikoa aztertu nahi duzun gailutik tokira gerturatu beharrik gabe.

GEHITU INFORMAZIOA

Informazio guneak ipini zure eraikina edo monumentua aberasteko: azalpen testuak, irudiak, audioak, bideoak edota momentuko datuak eraikinean ezarritako sentsoreez baliatuz.

AURREKONTUA ESKATU

GEHITU BESTELAKO DOKUMENTUAK

ONDAREBOXEKIN plataforma berean zure lanaren historial tekniko guztia izango duzu

Aldi berean, zure dokumentazio teknikoa edo grafikoa biltegira dezakezu planoak, memoria deskribatzaileak, irudiak, etab bezalakoak.

Ondareboxek mota guztietako fitxategiak DWG, PDF, DOCX, JPG, PNG euskarrietan txertatzeko aukera ematen du.

KUDEATU SARBIDEAK

Erabaki norekin partekatu zure proiektuak eta zer nolako sarbide maila eman nahi diezun. Dokumentuak manipulatu eta deskargatu ahalko dituzte edota ikusarazi besterik ez.

Zure proiektuak hirugarrenekin partekatu ahal izango dituzu, alta emanda, konektatu eta erraz sar daitezen.

Nahi izanez gero, publiko zabalari ere ireki ahal izango dizkiozu zure proiektuak.