Ohiko Galderak

Ondarebox plataforma kontratatu aurretik maiz planteatzen dizkiguten zalantzak argitzen ditugu.

Nahi haina fitxategi igo ahal izango dituzu (puntu-hodei fitxategiak, 3D sareak edo igo nahi duzun bestelako dokumentazioa) betiere 10Gb, 20Gb edo 40Gb tamainako mugarekin. Harpidetuta zauden planaren araberakoa izango da Starter, Pro edo Premium hurrenez hurren.

3D puntu-hodeientzako ondorengo formatuak onartzen dira: E57, PTX, FLS

3D sareentzat ondorengoak dira baliagarriak: OBJ, FBX, BLEND, GLTF (+BIN), GLB, STL, PLY, DAE?

OndareBoxetik erabiltzaile eta pasahitz bidezko sistema bat erabiltzen dugu bakarrik baimendutako pertsonen sarrera mugatua kontrolatzeko. Zure pasahitza inorekin ez partekatzea eskatzen dizugu.

Bestalde, OndareBoxek erabiltzen dituen zerbitzuak zifratu konplexuko algoritmoetan oinarritzen dira biltegiratutako dokumentazioaren bortxaezintasuna bermatzeko eta informazioaren transferentzia egiterakoan hauen ihesa ekiditeko.

Zoritxarrez ezin dugu %100ean bermatu, nahiz eta debekatua egon, alderantzizko ingeniaritza iruzurrik gertatuko ez denik txartel grafikoetako potentzialtasunaz baliatuz.

OndareBoxek eskaneoak kudeatzeko, erabiltzaileen kudeaketarako eta euskarri teknikorako zerbitzuak eskaintzen ditu baina ez ditu 3D eskaneoak burutzen.

Hala ere, jar zaitez gurekin harremanetan eta behar duzun eskaneo mota zehazten lagunduko dizugu. Aldi berean, aholkua jasoko duzu zein enpresekin burutu ahal izateko.

Ez, bezeroak ez dio inolako jabetza intelektualik eskainiko OndareBoxi zerbitzuaren kontratazioa eta fitxategien transferentzia gauzatzen diren bitartean. OndareBox dokumentazioaren kudeatzaile bezala mantenduko da besterik ez.

Prozesu biak egin daitezke baina askoz errazagoa da 3D sare bat puntu-hodei bilakatzea alderantziz baino.

Puntu-hodei bat 3D sare batean bilakatzeko, ezinbestekoa da datuak prozesatzea puntuen artean azalera triangelatuak sortzeko. Beraz, puntu-hodeien kalitatea funtsezkoa izango da.

Gainera, gomendagarria da testura errealista bat aplikatzea 3D sarearengan. Horretarako, ezinbestekoa da aztertu nahi den elementura bertaratzea eta argazki kopuru nabarmenak gauzatzea, betiere kameraren konfigurazio parametroak errespetatuz.

Ez, OndareBoxek errekurtso gutxirekin 3D eskaneoak ikusaraztea bermatzen du teknologia hau sektorearen gehiengora gerturatzeko helburuarekin.

Interneterako konexio ona eta gutxieneko RAM memoria (8 GB) izatea gomendatzen da. OndareBoxek ez du txartel grafiko dedikaturik behar.

OndareBoxeko proiektuak publikoki ikusgai egon daitezke edo pribatuki mantendu, zeuk erabaki. Lehenengoaren bidez, esteka duen edonork ikusarazi ahalko ditu 3D eskaneoak. Bigarrenarekin aldiz, derrigorrezkoa izango da erabiltzaile berri bat altan ematea berak bakarrik, bere egiaztagiriarekin saioa hasiz, 3D eskaneorako sarbidea izateko.