ONDAREBOX
Ondare kulturala kontserbatzeko 3D plataforma digitala

OndareBoxek ondarearen 3D dokumentazioa modu seguruan biltegiratzeko aukera eskaintzen dizu. Tresna digital ezberdinak izango dituzu eskura zure proiektuak kudeatzeko.

EZAGUTU ONDAREBOX DEMOAK IKUSI

EZAGUTU ONDAREBOX

Dokumentazio tekniko eta estrukturala eskuratzeko modurik errazena eraikinen egituretan, apainduretan, eskulturetan eta abarretan edozein jarduera egin ahal izateko.

NOLA LAGUN ZAITZAKE ONDAREBOXEK

Ondarebox | Ondare kulturala kontserbatzeko 3D plataforma digitala

Tamaina ezberdinetara
Moldagarria

Mota guztietako proiektuetarako baliagarria, tamaina handiko eraikinak edo monumentuak izan hala xumeagoak.

Ondarebox | Mota guztietako proiektuetarako erabilgarria

Denbora eta errekurtsoak
aurreztu

Optimizatu zure denbora eta handitu produktibitatea zure proiektuetan 3D fitxategien kudeaketa eraginkorrarekin.

Ondarebox | Denbora eta errekurtsoak Aurreztu

Segurtasun
eta sarbide kontrolak

Biltegiratze seguruko teknologia eta erabiltzaileen erabateko sarbide kontrola.

Ondarebox | Biltegiratze seguruko teknologia

Aurrekontua eskatu

¿NORENTZAT DA ONDAREBOX?

ONDARE PUBLIKO EDO PRIBATUKO KUDEATZAILEAK

Edozein eraikin edo objekturen 3D dokumentazioa modu eraginkor eta digitalean erregistratzen eta irudikatzen du. Etorkizuneko kontserbazio eta mantentze lanen plangintza laguntzen du eta galera edo zaharkitze arazoak erakusten dituzten objektuen erreplikak eraiki ere.

  • Ezagutu zehatz-mehatz zure ondarearen egungo egoera
  • Mantentze-lanen kontratazioa eta kalitatea hobetzea
  • Monitorizatu denbora errealean eta aurkitu zure proiektuan hezetasun-sentsoreak, bibrazioak, zaintza-kamerak

ADMINISTRAZIO PUBLIKOAK, UDALETXEAK

Teknikarien lana errazte aldera, OndareBoxek dagoen ondarearen inbentario zehatza zentralizatzea ahalbidetzen du informazioarekiko sarbide errazarekin. Egunerokotasunean modu eraginkorragoan lan egiten laguntzera bideratuta dago.

  • Ondareari buruzko zure 3D dokumentazio guztia leku bakar batetik zentralizatu eta kudeatu
  • 3D eskaneatzeekin lan egiten du modu errazago eta intuitiboan
  • Beste erabiltzaile batzuek 3D dokumentaziorako duten sarbidea kontrolatzen du

ARKITEKTURAK ETA INGENIARITZAK

Tresna honek, profesionalari bere lan dinamikan 3D dokumentazioaren erabilera sartzea ahalbidetzen dio eraikitze proiektuak hobeto ulertze eta planifikatze aldera. Zerbitzuaren kalitatea hobetzen du eta bezeroarekiko komunikazioa erraztu.

  • Hobetu zure proiektuak 3D sareekin eta zehaztasun milimetrikoko puntu-hodeiekin
  • Beste eragile batzuekin lankidetza eta koordinazioa areagotzen ditu
  • Aurreztu software lizentzia eta ekipo garestiak erostea

NOLA FUNTZIONATZEN DU ONDAREBOXEK?

  • ALTA HARTU

    Zure beharretara ondoen egokitzen den plana aukeratu. STARTER, PRO y PREMIUM planak eskaintzen dizkizugu zeintzuk altan eman nahi dituzun administratzaile eta gonbidatu kopuruaren arabera, igo nahi dituzun proiektu ezberdinen arabera eta hauen gehienezko tamainaren arabera aldatuko diren.

  • ZURE FITXATEGIAK IGO

    Zure gune pertsonalean 3D eskaneatze fitxategiak transferitzeko ?portal? bat izango duzu eskura dokumentazioa modu seguruan igo ahal izateko eta hauen pisuaz kezkatu gabe.

  • IRUDIKATU

    Zure 3D eskaneoak modu erraz batean irudikatu, aztertu eta guztiak ondo funtzionatzen duela baieztatu zure eremu pertsonaletik. Bertan dokumentazioa osa dezakezu beharrezkoak ikusten dituzun bestelako fitxategiekin: Planoak, dokumentuak hala irudiak.

  • BESTE ERABILTZAILEENTZAKO SARBIDEAK SORTU

    Hirugarren erabiltzaileak altan har ditzakezu zure proiektuetara konekta eta sar daitezen modu erraz batean. Bestalde, zure proiektuak publiko guztiarentzat ikusgai jarri nahi badituzu, url sarbide bat edo iframe bat helaraziko dizkizugu zuk nahi erara partekatzeko.

  • PARTEKATU

    Behin erabiltzaileak esleitu direnean, partekatu zure proiektuak. Mezu elektroniko eta pasahitz bat jasoko dute esleitu diezun proiektura sartu ahal izateko. Esleitu diozun sarbide mailaren arabera, fitxategiak deskargatu ahal izango ditu edota bistaratu besterik ez.

PUBLIKORA IREKITAKO DEMOAK

IRUNGO UDALETXEA

1763an inauguratua, Irungo Udaletxea hiriko eraikin adierazgarrienetarikoa da. Udal administrazioaren funtzioak betetzera zuzendua, gaur egun Alkatetzaren eta Idazkaritza Nagusiaren bulegoak jasotzen jarraitzen ditu bestelakoen artean.

IKUSI GEHIAGO

OZENTZIOKO ERMITA

Harrian eraikia eta egurrezko estalkia duen ermita zaharra. Oreretatik Goizuetara zihoan antzinako bidean kokatzen da, gaztainadi baten erdian eta izena ematen dion baserri baten alboan.

IKUSI GEHIAGO